delicious

Creative Commons License
Esta obra está bajo una licencia de Creative Commons.

lunes, 1 de febrero de 2010

EAJk hizkuntza ereduen auzia nola kudeatu azaldu dio Celaari

Hizkuntzarekin zerikusia duten arloetako eragile guztiak «bat etortzea» beharrezkoa dela argitu dio EAJk Lakuako Hezkuntza sailburu Isabel Celaari. Gainera, gurasoek euren seme-alabek zein hizkuntzetan ikasi behar duten erabakitzeko «eskubide absolutua» ez dutela argitu dute, ikasleen elebitasuna ere bermatu beharrekoa delako.
p014_f02.jpg

GARA | BILBO

EAJko parlamentari Arantza Aurrekoetxeak atzo eginiko agerraldian azaldu zuenez, seme-alabek zein hizkuntzetan ikasiko duten erabakitzea ez da gurasoen «eskubide absolutua». Izan ere, BBBko kidearen hitzetan «ikasleak derrigorrezko hezkuntza zikloa amaitzean, euskara eta gaztelania ezagutzeko duen eskubide eta betebeharra ere kontuan izan behar da».

EAEko hizkuntza ereduen erreformaren aurrean, Aurrekoetxeak eskatu zuen hori «kontu handiarekin», «aurrera begira» eta «askatasunarekin» egiteko. EAJko legebiltzarkideak azaldu zuenez «dagoen lekuan egonda ere, herritarrek euskaraz egin ahal izatea ahalbidetuko duen hizkuntza politikak behar dira». Haren ustez, «hezkuntza sisteman egiten den edozein aldaketa, euskararen garapena bermatzera zuzenduta egon behar da».

«Bat egitea beharrezkoa»

Gainera, irakaskuntzako hizkuntza nagusia euskara izan behar dela nabarmendu zuen Aurrekoetxeak, «gaztelania erabiliz gero, euskararen zabaltzeari mugak jarriko zaizkiolako». Era berean, «edozein aldaketa egiteko, hezkuntza sistema osatzen duten sentsibilitate guztiek bat egin behar dute, aurrera begiratzea ezinbestekoa baita», gaineratu zuen.

Iragan ekainaren amaieran euskararen gainean aritu ziren Lakuako Kultura sailburu Blanca Urgell eta Hezkuntza sail- buru Isabel Celaa.

Orduan, hizkuntza politikaren «gatazka» amaitu nahi zutela, eta horretarako «guztien adostasuna» bilatuko zutela adierazi zuten.

Celaak aitortu zuen A ereduan aritzen diren ikasleen euskararen ezagutza maila «ahula» dela. Hala, egungo hezkuntza ereduak elebitasuna bermatzen ez duela-eta, Celaak A ereduan hainbat aldaketa egingo zituela azaldu zuen, zein aldaketa izango ziren zehaztu ez bazuen ere.

EAJk egungo Hezkuntza Sailak egitekoa duen erreforma kritikatu badu ere, aurreko legegintzaldiaren amaieran talde honek aurkeztu zuen hizkuntza ereduen erreformaren proiektuak berak aurkako iritzi asko izan zituen.

Hizkuntzaren arloko hainbat eragile bildu zituzten proiektua aurkezteko. Orduan, ELA, LAB zein STEE-EILAS sindikatuetako kideek «euskalduntzea urrun» uzten zuen proiektua zela hura argudiatu zuten.
EAJk hizkuntza ereduen auzia nola kudeatu azaldu dio Celaari

Hizkuntzarekin zerikusia duten arloetako eragile guztiak «bat etortzea» beharrezkoa dela argitu dio EAJk Lakuako Hezkuntza sailburu Isabel Celaari. Gainera, gurasoek euren seme-alabek zein hizkuntzetan ikasi behar duten erabakitzeko «eskubide absolutua» ez dutela argitu dute, ikasleen elebitasuna ere bermatu beharrekoa delako.
p014_f02.jpg

GARA | BILBO

EAJko parlamentari Arantza Aurrekoetxeak atzo eginiko agerraldian azaldu zuenez, seme-alabek zein hizkuntzetan ikasiko duten erabakitzea ez da gurasoen «eskubide absolutua». Izan ere, BBBko kidearen hitzetan «ikasleak derrigorrezko hezkuntza zikloa amaitzean, euskara eta gaztelania ezagutzeko duen eskubide eta betebeharra ere kontuan izan behar da».

EAEko hizkuntza ereduen erreformaren aurrean, Aurrekoetxeak eskatu zuen hori «kontu handiarekin», «aurrera begira» eta «askatasunarekin» egiteko. EAJko legebiltzarkideak azaldu zuenez «dagoen lekuan egonda ere, herritarrek euskaraz egin ahal izatea ahalbidetuko duen hizkuntza politikak behar dira». Haren ustez, «hezkuntza sisteman egiten den edozein aldaketa, euskararen garapena bermatzera zuzenduta egon behar da».

«Bat egitea beharrezkoa»

Gainera, irakaskuntzako hizkuntza nagusia euskara izan behar dela nabarmendu zuen Aurrekoetxeak, «gaztelania erabiliz gero, euskararen zabaltzeari mugak jarriko zaizkiolako». Era berean, «edozein aldaketa egiteko, hezkuntza sistema osatzen duten sentsibilitate guztiek bat egin behar dute, aurrera begiratzea ezinbestekoa baita», gaineratu zuen.

Iragan ekainaren amaieran euskararen gainean aritu ziren Lakuako Kultura sailburu Blanca Urgell eta Hezkuntza sail- buru Isabel Celaa.

Orduan, hizkuntza politikaren «gatazka» amaitu nahi zutela, eta horretarako «guztien adostasuna» bilatuko zutela adierazi zuten.

Celaak aitortu zuen A ereduan aritzen diren ikasleen euskararen ezagutza maila «ahula» dela. Hala, egungo hezkuntza ereduak elebitasuna bermatzen ez duela-eta, Celaak A ereduan hainbat aldaketa egingo zituela azaldu zuen, zein aldaketa izango ziren zehaztu ez bazuen ere.

EAJk egungo Hezkuntza Sailak egitekoa duen erreforma kritikatu badu ere, aurreko legegintzaldiaren amaieran talde honek aurkeztu zuen hizkuntza ereduen erreformaren proiektuak berak aurkako iritzi asko izan zituen.

Hizkuntzaren arloko hainbat eragile bildu zituzten proiektua aurkezteko. Orduan, ELA, LAB zein STEE-EILAS sindikatuetako kideek «euskalduntzea urrun» uzten zuen proiektua zela hura argudiatu zuten.

miércoles, 2 de diciembre de 2009

«Arabako toponimia ia guztia euskalduna da, bi Erriberak dira salbuespena»
'Arabako euskal toponimia' liburu-bilduma plazaratu du unibertsitate-irakasle honeketa bertan ikus daitekeenez, Trebiñun bertan ere ugariak dira euskal toki-izenak

Luis Mari Mujikari egindako elkarrizketa


http://www.diariovasco.com/20090817/cultura/arabako-toponimia-guztia-euskalduna-20090817.html
http://www.euskara.euskadi.net/r59-738/eu/contenidos/informacion/argitalpenak/eu_6092/adjuntos/euskaraaraban.pdf
> A ereduak maila guztietako matrikulazioetan ikasleak galdu ditu eta D eredua maila guztietan finkatu da. Horixe da Euskal Estatistika Erakundeak, Eustat-ek, EAEn 2004-2005 ikasturteari dagokion eskola-jarduerari buruzko estatistika aztertuta ondorioztatu duen datua.
> Eustat-en datuen arabera, 2004-2005 ikasturtean 435.554 ikaslek aukeratu zuten araubide orokorreko nahiz bereziko ikasketaren bat egitea Euskal Autonomia Erkidegoan. Horrela, aurreko urtekoarekin alderatuta matrikulazioak % 1 igo ziren. Ikasle horien artean, 329.947k (% 75) Haur, Lehen eta Bigarren hezkuntzak egin zituzten; 72.394k (% 17) unibertsitateko ikasketak eta, azkenik, 33.213k (% 8) araututako irakaskuntza bereziak (hala nola: dantza, musika, arte eta lanbideak, kirola eta hizkuntzak).
>
> Hiru lurraldeetan hazi zen izena emandako ikasleen kopurua, batez ere Araban (%3,5), gero Gipuzkoan (%1,7) eta, azkenik, Bizkaian (hazkunderik txikiena, %0,3).
>
>
> **D eredua nagusi DBH arte**
>
>
> Hizkuntza ereduei dagokienez, araubide orokorreko unibertsitate aurreko ikasketak batera hartuta D eredua da, erabat euskarazkoa alegia, nagusitzen dena. EAEn 2004-2005 ikasturtean Haur Hezkuntzatik (HH) hasi eta Zereginen Irakaskuntza bitartean matrikulatu ziren 310.624 ikasleetatik 162.205ek (% 52,5) ikasi zuten D ereduan. A eredua (gaztelania nagusi duena) kokatu zen bigarren tokian, 74.811 (% 24) ikaslerekin, eta B eredua (euskara eta gaztelania parekatuta) hirugarrenean, 71.792rekin (% 23). X ereduan, euskararen presentziarik ez duena, 1.816 (% 0,5) ikasle matrikulatu ziren.
>
> Lehenengo mailetan, Haur Hezkuntzan (% 64), Lehen Hezkuntzan (% 55) eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan (DBH, % 47), D eredua nagusi izan zen egindako matrikulazio guztien artean. Aitzitik, Batxilergoan, 10 ikasletik 5ek ikasketak gaztelaniaz egitea erabaki zuten. Lanbide Heziketan A eredua nagusitu zen joan den ikasturtean, ikasleen % 83arekin; eta soilik ikasleen % 15ak aukeratu zuten D eredua hezkuntzaren esparru horretan. Ondorengo taula grafikoan ikus daitezke EAEn iazko ikasturtean hizkuntza ereduen arabera izandako matrikulazio datuak:
>
>

>
> Azken bost urteetan zehar maila ezberdinetan eman diren aldaketak aztertuz gero, honako datuak lortzen ditugu: A ereduak maila guztietako matrikulazioetan ikasleak galdu ditu baina D eredua maila guztietan finkatu da. Ondorioz, ikasketak euskaraz egiteko aukera pixkanaka hedatzen ari dela esan dezakegu, eta batez ere hezkuntzako lehenengo mailetan (Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan) areagotuz doala.
>
>
> **Lurraldekako datuak**
>
>
> EAEko hiru lurralde historikoetako datuak alderatuz gero, hirutik bitan, Gipuzkoan eta Bizkaian alegia, D eredua da hiru ereduen artean nagusitzen dena. Gipuzkoan D ereduaren ezarpena oso zabala da, unibertsitate aurreko hezkuntza maila guztietan ari diren ikasleen % 67a baitago eredu horretan eskolatua. Bizkaian ere D eredua agertzen zaigu beste bien aurretik, baina hemen eredu euskaldunenean eskolatutakoen kopurua ikaslego osoaren erditik behera (% 47) kokatu zen iaz.
>
> Hiru lurraldeen artean euskal hiztunen kopururik txikiena duena da Araba, eta hezkuntzako hizkuntza ereduei erreparatuta ere gaztelaniazkoen tiradizoa nagusi da bertan. Araban A eredua beste bien aurretik ageri da eta D eredua bigarren tokian, ikaslegoaren % 33 eskasekin. B ereduari dagokionez, Araban eta Bizkaian hirugarren tokian kokatzen den bezala, Gipuzkoan bigarrena da. Azken lurralde honetan A ereduaren presentzia beste bietan baino askoz txikiagoa da (% 11).
>
> Ondorengo koadroan ikus daitezke lurraldekako hizkuntza ereduen araberako ikasleen banaketa:
>
>

ArabaBizkaiaGipuzkoa
Guztira45.249160.038105.337
A eredua16.41346.66111.737
B eredua13.93235.67022.190
D eredua14.90475.89171.410

Más de la mitad de los jóvenes alaveses son ya bilingües
la escuela sigue siendo el principal medio deeuskaldunización en el territorio
Entre la población mayor de 50 años, tan sólo dos de cada diez personas han aprendido a hablar euskera

Un niño juega en el patio de un centro que imparte modelo D.Foto: dna
e. arteagoitia


vitoria. No cabe duda de que la euskaldunización a través de la enseñanza, aunque de forma pausada, ha dado sus frutos en el territorio. Actualmente, más de la mitad de los alaveses de entre 5 y 25 años de edad es bilingüe; una tasa que duplica la media de personas euskaldunes en la zona, que no llega al 25%. Como principal conclusión del mapa lingüístico recientemente elaborado por el Departamento de Cultura cabe destacar que, a medida que la edad disminuye, el porcentaje de personas que se maneja bien tanto en euskera como en castellano es mayor.

Por lo tanto, la escuela sigue siendo el principal foco de euskaldunización de la sociedad alavesa. Cada vez hay una apuesta mayor a favor del modelo D por parte de las familias. No en vano, casi la mitad (46,4%) de los niños de entre 3 y 6 años están escolarizados en un modelo de inmersión en euskera.

Esto hace que exista un abismo entre los porcentajes de bilingües mayores y jóvenes. De hecho, a partir de los 60 años, los euskaldunes no llegan al 7% de la población, mientras que entre los menores de 20 años, dicho porcentaje supera el 60%. En cuanto a los castellanohablantes monolingües, más del 80% de la población mayor de 50 años se clasifica en dicho grupo. En edades inferiores, sobre todo entre las personas mayores de 35 años, ese descenso es considerable.

Si se analiza la evolución, cabe subrayar que en el año 1981 el porcentaje de personas bilingües no llegaba al 4%. Por lo tanto, durante estos 25 años, la euskaldunización de los alaveses ha aumentado considerablemente. Vitoria, por su parte, mantiene una tendencia similar. Hay que tener en cuenta que tanto la mayor parte de la población alavesa (217.596 habitantes, el 75% del total) como la mayoría de los bilingües en Álava (53.359 personas, el 74%) reside en la capital. Al igual que sucede en el resto del territorio, los bilingües gasteiztarras son muy jóvenes, ya que el 62% de ellos tiene menos de diez años. En cuanto a grupos de edad, más de la mitad de los alaveses de entre 5 y 24 años es euskaldun. En el caso de los mayores de 35 años, el porcentaje de bilingües va disminuyendo. Por lo tanto, al igual que en el resto de Álava, con la excepción de Aramaio, los vitorianos, cuanto mayores son, menos euskera saben. Así, más de ocho de cada diez ciudadanos mayores de 50 años son castellanohablantes monolingües.

http://www2.noticiasdealava.com/ediciones/2009/05/27/sociedad/alava/d27ala6.1250985.php
Los centros concertados recuerdan a Celaá que son "soberanos" para elegir su proyecto lingüístico
los colegios critican la injerencia de educación para reestablecer el modelo A
La consejera ha anunciado que revisará las matrículas para ver si hay demanda

Estudiantes de una clase de segundo de la ESO.Foto: javier bergasa
elena arteagoitia


vitoria. La red concertada no ha tardado en reaccionar a la decisión del Departamento de Educación de revisar los datos de matrícula del curso 2009-2010 para comprobar si hay demanda de modelo A en los centros en los que se ha eliminado esta opción, y si es así, estudiar la posibilidad de que vuelva a ofertar la enseñanza en castellano en septiembre. Recuerdan que los colegios son "soberanos" a la hora de diseñar su proyecto educativo que, en cualquier caso, no puede modificarse en sólo tres meses, que es el tiempo que resta hasta que arranque el curso.

La noticia ha pillado por sorpresa a los colegios afectados. El miércoles, miembros de la plataforma por la Libertad de Elección Lingüística, reunidos con la consejera de Educación, Isabel Celaá, aseguraban tener pruebas que demuestran que en colegios como Sagrado Corazón o Marianistas, donde este curso se ha eliminado la opción de matricularse en modelo A en el ciclo de Educación Infantil, hay demanda suficiente para crear aulas en castellano.

Celaá se ha comprometido a comprobar estos datos en una reunión que mantendrá la próxima semana con las direcciones de estos centros escolares, pese a que los afectados desconocían ayer su intenciones. "Nos hemos enterado a través de los medios de comunicación", explica Txema Felices, presidente de Kristau Eskola en Álava.

En cualquier caso, el también director del colegio Marianistas insiste en que Educación dispone de la información sobre las solicitudes recibidas en cada centro desde el pasado mes de abril. "Los tiene delegación, no hace falta que recurra a nosotros", añade. Felices ya avanza, sin embargo, en que en el caso de su colegio, "no hay demanda suficiente de modelo A".

En el caso de que así fuera, y encontraran solicitantes para abrir un aula de castellano, insiste en que cada centro "es soberano" para elegir el proyecto educativo que considere oportuno. Recuerda que la decisión adoptada el año pasado fue consensuada en el propio centro educativo, que vio la necesidad de dar un cambio a favor de la euskaldunización del alumnado, y que no fue algo "impuesto".

http://www2.noticiasdealava.com/ediciones/2009/06/26/sociedad/alava/d26ala9.1278993.php
El euskera gana terreno en Álava a través de grupos de encuentro en la zona rural - Diario de Noticias de Álava
El euskera disfruta de uno de sus mejores momentos en la provincia. Según los datos del último estudio realizado por el Gobierno Vasco, el 42,8% de los alaveses es capaz de hablar y entender su lengua.
2009-10-08 to araba, euskara, ezagutza, mintzapraktika, noticiasdealava eta beste 1ek
Hizkuntz ereduak

PPk hizkuntz eredu propioa erabaki nahi du Araban2007-03-20




Arabako PPk herrialdeko hezkuntzako hizkuntz eredu propioa eta ikasleek lortu beharreko hizkuntz gaitasuna erabakitzea nahi du. Javier de Andres PPren Arabako diputatu nagusi izateko hautagaiak dio, Eusko Jaurlaritzak Arabako hizkuntz errealitatea onartzen ez badu, hizkuntz eredua, hizkuntz gaitasuna eta ebaluazioa ezartzeko eskuduntza eskatuko dutela. Iñaki Oiartzabal PPren Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza bozeramaileak familiei mobilizatzeko eskatu die "beren eskubideen alde". Bestalde, Euskal Herrian Euskarazen ustez, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak aurkeztutako hizkuntz ereduak ez dio Euskal Herriko gizartearen eskaerari erantzuten. Taldeak dio proposamenean funtsezko gaiak zehaztasunik gabe geratu direla.
argia.com 2007-03-20

ereduen bilakaera

http://eu.wikipedia.org/wiki/Hezkuntza_Euskal_Herrian

Helbide onetan errealitate objektiboa dakar.Ez dago guztiz eguneratuta datuak 2003koak baitira baina joera nabarmentzeko interesgarria da.

miércoles, 4 de noviembre de 2009

interneteko helbideak

http://www.euskadi.net/r33-2732/eu/contenidos/informacion/did2/eu_2053/adjuntos/ereduen_berrikuntza/Partaide.pdf

http://www.berria.info/testua_ikusi.php?Saila=euskalherria&Iturria=BERRIA&Data=2005-09-14&Produktua=BERRIA&Edizioa=00&Orria=014&Kont=850

http://www.sarean.net/pdf/XXI.%20Topaketen%20emaitzak%20pdf.pdf

http://paperekoa.berria.info/harian/2009-11-03/012/006/Eusko_Jaurlaritzako_curriculum_dekretu_berriek_ez_dute_euskara_lehenesten.htm

http://www.soziolinguistika.org/eu/taxonomy/term/535

http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/dokumentuak/2006/mario_zapata_etorkinak.pdf

http://www.ehu.es/diaz-noci/Arts/a5.pdf


http://www.argia.com/fitx/bestelakoak/26347HIZKUNTZ-ereduak_eztabaida_azk.pdf

http://www.bige.es/wp-content/uploads/2009/01/hizkuntza-ereduak-abendua-08.pdf

http://www.euskaltzaindia.net/dok/plazaberri/0038/gehigarriak/egitaraua.pdf

miércoles, 28 de octubre de 2009



HAU DA GAUE EGUNGO ERREALITATEA. ATERA DITZATELA BATZUEK EUREN ONDORIOAK...
HIZKUNTZ-EREDUAK: GOAZEN HARIRA
Josu Sierra Orrantia
Asko hitz egin eta idazten ari da egunotan EAE-n hizkuntz-ereduen erreformari buruz.
Proposamen ugari daude baina ia denak mugatzen dira (salbuespenak salbuespen) eredu
bakar bat izan behar den edo ez, zer nolako hizkuntz portzentajeak izan behar dituzten
eta ingelesa edo gaztelania zein mailatan edo neurritan kontuan hartu behar dituzten
esatera.
Oso gutxi irakurri dut ordea benetako eztabaidagaiaz: ikasleek lortu behar dituzten
hizkuntz-helburuak.
Gaur egun, hezkuntza munduan, gero eta garbiagoa da ikasleek lortzen dituzten
konpetentzien garrantzia. Arazoa ez da zer eman edo irakatsi behar den, edo eta nola
eman edo irakatsi behar den, baizik eta ikaslea zer egiteko gai den amaieran.
“Eskolatzearen azken helburua ikasleen prestakuntza da, eskolaren testuingurutik
kanpo ere modu efektiboan eragin dezaten. Honek suposatzen du ezagutza,
trebetasun eta konpetentzien eskurapena ematen dela eta bizitzaren egoera
errealetara transferitzen direla”. Eurydice. Key Competences. Survey 5. European
Commission. 2002
Hizkuntzen eremura ekarriz Europar Batzordearen definizio hau, garbi da hizkuntzkonpetentzia
dela interesatzen zaiguna lehenik eta behin, hau da, ikasleak hizkuntz
ezagutza, trebetasuna eta konpetentzia izan ditzala eskolaren testuingurutik kanpo ere
modu efektiboan eragiteko.
BIGARREN ETA HIRUGARREN HIZKUNTZEN ARLOAN
DEFINITURIK DAUDE KONPETENTZIAK
Gure zorionerako, eskolan ikasi daitezkeen hizkuntzen arlo honetan, definiturik
daude konpetentziak eta mailaketa garbi bat eginda dago Europako Erreferentzi
Marko Bateratuan. (Europako Kontseilua)
“Europako Erreferentzi Markoa Europa osorako hizkuntz egitarauak, kurrikuluorientazioak,
azterketak, testu-liburuak etab. prestatzeko oinarri bateratua da.
Hizkuntza bat ikasten ari diren ikasleek hizkuntza hori komunikazio-tresna gisa erabili
ahal izateko zer ikasi behar duten deskribatzen du Markoak, era integratzailean, eta
orobat azaltzen du ikasleek zer ezagutza eta trebetasun eskuratu behar dituzten
eraginkortasunez jarduteko”. (13. orr. HABE.Erreferentzi Markoa)
Ikus dezagun bada, zernolako konpetentziak deskribatzen dituzten Markoan. Markoaren
mailak A1 etik C2 ra doaz.
A mailak oinarrizko erabiltzaileari zuzenduta doaz. B mailak berriz independienteaz ari
dira eta C, azkenik, erabiltzaile gaituari buruz doaz.
2
Logikaz pentsaturik, hasi gaitezen esaten gure irakasleei C1-en pareko maila (2. HE)
eskatzen diegula, EGA hain zuzen ere, klaseak euskaraz eman ahal izateko. Bestalde
EGA-ra aurkezteko gutxienezko adina 17 urte da. C mailak beraz, ez dira egokienak
Derrigorrezko irakaskuntzaren amaierako ikasleei eskatzeko nire ustez.
Zalantza A eta B mailen artekoa egon liteke. Ikus dezagun ba Mintzamen arloko
deskribapena adibidez pixka bat argiago jartzeko. Zergatik mintzamena? Erlaziorako
ezinbestekoa delako, hizkuntzak hitz egiteko ikasten dira.
A2 mailak adibidez honako hau dio: “Elkarrizketa osoa jarraitzeko adina ulertzen ez
badut ere, gai naiz informazio-truke labur-laburrak egiteko.” Ez dirudi beraz oso maila
egokia denik ez eta legearen interpretazio normal batekin bat datorrenik (gero ikusiko
dugu).
B2 mailak berriz, honako hau dio: “Gai naiz jatorrizko hiztun batekin normal
mintzatzeko,…Gai naiz elkarrizketan era aktiboan parte hartzeko…”
Hau bai izan daiteke maila egokia derrigorrezko irakaskuntzaren amaieran helburu gisa
markatzeko, eta hala pentsatzen zuen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak B2
mailaren ebaluazioa egin zuenean. Gero astakeriak ere esan dira. B2 maila baxua dela,
C2 eskatu beharko litzaiekeela ikasleei eta horrelako perlak. Logika eta errealismo
pixka bat jaun andreok.
Baina goazen orain Markoa indarrean dauden legeek diotenarekin erkatzera.
INDARREAN DAUDEN LEGEEN INTREPRETAZIOA
Zerbait eskatu beharko banie legebiltzarkide jaun eta andreei, honako hau izango
litzateke: interpretatu indarrean dauden legeak Erreferentzi Marko Bateratua kontuan
3
hartuta. Edo beste lege bat egin Markoa kontuan hartuz. Edo ahalbideratu Hezkuntza
Sailak Markoaren mailak interpreta ditzala.
• Euskararen Erabilpena Arautzeko Oinarrizko Legea, 1982ko azaroaren
24koa 17garren atalean, honako hau dio: “Jaurlaritzak, ikaslegoari nahitaezko
ikastaldiak bukatzerakoan bi hizkuntza ofizialak erabiltzeko adina ezagutuko
ditueneko segurantza emateko xedezko neurriak hartu eta euskara-giroa
bermatuko du, …”
• 1993-ko otsailaren 19ko Euskal Eskola Publikoaren Legeak dio (III.
Idazpuruko 18.atalean): “Euskara eta gaztelania nahitaez sartuko dira euskal
eskola publikoan gara daitezen irakaskuntza-programetan, bi hizkuntzen
ahozko zein idatzizko ulermena eta adierazmena benetakoa izan eta gutxienez
ohizko harremanetarako eta erabilerako hizkuntza gisa erabili ahal izan
daitezen.”
Ez da zaila ikustea bai kasu batean (erabiltzeko adina ezagutuko…) eta bai bestean
(ohizko harremanetarako eta erabilerako hizkuntza gisa…) A2tik-B2ra bitarteko maila
bati buruz ari direla gutxienez.
HIZKUNTZ HELBURU ZEHATZAK ETA GUZTIENTZAT
Ez da gutxietsi behar hizkuntz helburu argiak ezartzearen garrantzia. Irakasle orok jakin
behar du nora iritsi behar den bere ikasleen hizkuntz-konpetentzia eta guraso guztiek
ere jakin beharko lukete eskolak zein helburu duen hizkuntzei dagokienez.
Orain, gauza bat da helburua zehaztea eta beste bat lortzea.
Jakin badakigu, egin diren azken ebaluazioen arabera, proposatutako euskararen B2
mailara iristen diren D ereduko ikasle erdaldunen kopurua %48aren inguruan ibiliko
direla, ebaluazio horretako laginean (ez populazioan, aldagai hau ez baitzen
estratifikatua). Baina badakigu ere maila hau lortzeko lanak ikasgeletan egingo balira D
ereduko ikasleriaren %23 batek nahiko erraz lortuko lukeela (gainditzearen atarian
geratu zirelako).
Baina B ereduan emaitzak eskasagoak dira eta A-n berriz, … are eskasagoak suabe
esategatik. Hori da helburu garbi batekiko gaur egun lortzen dena, eta ez da gutxi.
Hona galdera: posiblea al da hizkuntz-konpetentzia berberak hizkuntz-eredu
desberdinekin lortzea?
Eredu bakar baten barruan ere lortzen diren konpetentziak desberdinak dira hainbat
faktoreren eraginez, matematikarekin edo zientziekin gertatzen den bezala: ikasleen
maila sozio ekonomiko eta kulturala, zonaren euskaldun kopurua, ikastetxearen
hizkuntz-osaketa eta antolaketa, irakasleak eta metodologiak,…
Bigarren eta hirugarren hizkuntzetan izugarriko alde indibidualak ematen dira
emaitzetan ikasleen artean, ama-hizkuntzarekin gertatzen ez dena.
Goiko galderara bueltatuz, gaur egun dauden eredu desberdinekin eskolan bakarrik
antzeko konpetentzia lortzea praktikoki ezinezkoa da nire ustez. Beste kontu bat da
eskolatik kanpo lan egiten bada.
4
Ondorioz, honek arazo latz baten aurrean jartzen gaitu: ezarri behar dugu lortu
beharreko maila edo konpetentzia minimo jakin bat guztientzat, ala ereduaren
(oraingoak edo berriak) araberako helburua zehaztuko dugu?
Aurreko legeak egin zirenean helburu berberak zehazten ziren (nahiko orokorrak
baziren ere) baina gero, garai haietako egoera ikusita, errealismoz jokatu eta eredu
desberdinak sortu ziren, gurasoen eskuetan erabakia utziz. Hogeitapiku urte geroago
gurasoek garbi ikusi dute zer den egokiagoa eta irakasleriaren gehiengoa prest dugu
gizartearen eskari horri erantzuteko.
Nire ustez, edozein erabaki hartuta, inportanteena HELBURUAK KASU
GUZTIETAN ZEHAZTEA DA. Alde batetik inor ez engainatzeko (gurasoak kasu)
eta bestetik nork zer betetzen duen jakin dezagun eta aldaketak egiteko. Gurasook
izango bagara erabakitzaileak, ez gara tontoak, orain arteko bidetik jarraituko dugu
indar gehiagoz.
HIZKUNTZ-HELBURUAK ETA ESKOLAREN MUGAK
Bada ordua esateko, bide batez, eskolak, edozein eskolak ahalbide mugatua duela
hizkuntzen irakaskuntzan, hemen eta Filipina irletan.
Ez naiz soziolinguistikaz ari baizik eta glotodidaktikaz. Hizkuntzak ikasteko bide
naturala jatorrizko hiztunekiko interakzioa da. Zenbat eta interakzio gehiago eta
esanguratsuagoa hobe. Zenbat eta premia gehiago hizkuntza (ondo) erabiltzeko hitz
egiten dakien norbaitekin are eta errazago ikasiko du ikasleak. Baina prozedura hau
eskolan erabiltzeko muga izugarriak daude, eskola ez delako hizkuntza bat ikasteko
tokirik hoberena. B eta D ereduen metodologia murgiltze metodologia da eta bere
helburua hizkuntzen ikas prozesu naturalera hurbiltzea da, baina eskolaren zeregina ez
da bakarrik hizkuntzak irakastea eta gure eskola asko eta askotan ez dira egoera
naturalean ematen diren baldintzak aurkitzen.
Alde batetik, gure ikasle erdaldun askok eskura duten jatorrizko (?) hiztun bakarra
irakaslea izango da. Eta irakaslearekin gelan ez da elkarrizketan aritzen normalean edo
ez luzaroan. Berak hitz egiten du gehienetan edo eta berak egiten ditu galdera gehienak.
Ikasleen zeregina askotan entzutera eta “erreakzionatzera” mugatzen da. Gero ikaslea
“behartuta” dago bere ikaskideekin hizkuntza praktikatzera, dakiena jakina, eta hor
sortzen da pidgin edo jerga moduko hori ez euskara eta ez espainola ez dena (normala
ikas-prozesu honetan).
Beraz, zer da “euskalduntzen duen eskola” edo “ingelesten duen ikastetxea”? Zein da
hori, D eredua duen eskola beste modu batera? Zein modutara? Zer esan nahi du
euskaldundu? Jatorrizko hiztun batekin normal eta zuzen komunikatzeko gaitasuna?
Zerbait gehiago? Markoaren terminoetan definitu beharko genuke zertaz ari garen
eztabaida zentratzeko.
Oso ondo neurtu behar dira hitzak orain arte milaka irakaslek egindako lan
izugarria, borondatezkoa askotan, mesprezatu nahi ez bada (batzuek egin duten
bezala). Hezkuntza Sistemari egin zaizkion kritika batzuk injustuak dira eta ez dute
lortutakoa baloratzen, bakarrik gabeziak ikusten dira dena porrota izango balitz bezala.
Nork egin du gehiago euskara bultzatzeko Elkarte honetan Hezkuntza Sistemak baino?
5
D eredua eskolaurretik DBH-ra ezarri arren guztientzat, eskolak bere mugak izaten
jarraituko du eta euskara ikasi nahi ez duenarekin edo sekula erabiltzen ez dutenekin ez
dugu jakingo zer egin. Metodologia izugarri hobetzen badugu ere (eta bada premiarik,
murgiltzeak ez baitu ondo funtzionatzen etorkin batzuekin adibidez) helburu argiak
markatuz, ikasleak ez badu eskolatik kanpo jatorrizko hiztunekin ERE hitz egiten ez du
askoz gehiago ikasiko. Gainera, bere moduan gaizki hitz egiten duten pertsonekin asko
hitz egiteagatik ere ez du hizkuntza hobetuko (kontuz era honetako ekitaldiak
antolatzerakoan). Okerrago, akatsak ontzat eman eta normalak irudituko zaizkio
(fosilizazioa).
Ez dago ikastetxe frantses, aleman edo ingelesik ikastetxean ikasitakoarekin
konformatzen denik (gu berriz, bai): ikasle guztiek egin behar dituzte egonaldiak
hizkuntza naturala hitz egiten den tokietan. Gutariko batzuk berriz, euskalduntzen duen
eskolaren ideia zabaltzen dute, berton orain gutxi egingo balitz bezala eta eskolatik
kanpo egin behar dena bigarren mailakoa balitz bezala. Eskola ez da nahiko etxetik
euskalduna ez den haur bat “euskalduntzeko” (gutxienez ikasle baten hizkuntzkonpetentzia
maila altu batera eramateko).
Zer egin orduan? Udalekuak, egonaldiak familietan, asteburuetako ekitaldiak, girotzeak,
kirol-taldeak mintza-eskola bihurtu, normalkuntza planak ikastetxeetan… gizartean
esparru euskaldunak sortu…Gauza asko egiten dira jadanik! Sakondu egin behar, ez
dago miraririk, ez hemen, ez Katalunian, ez Irlandan edo Kanadan nik dakidala.
EREDU BAT, BI ALA ORAINGOAK?
Erantzuna ez da erraza. Nik esango nuke aukera bakoitzak bere arazoak dituela.
Eredu bakar batera bagoaz, badirudi bi proposamen mota plazaratu direla: bat, oraingo
D eredua eta bi, praktikan B ereduaren antzeko bat izango litzatekeena, elebidunagoa
edo eleaniztunagoa. Nola ez den plazaratzen bakoitzean zein den hizkuntz-helburua,
zaila da eztabaidatzea, baina garbi da emaitzak oraingo D eta B ereduenen antzekoak
izango liratekeela.
Egia esan, horretarako ez da aldaketa handirik behar. Oraingo ereduek abantailak
dituzte alde horretatik ezagunak direlako eta garbi da gurasoen D eta B ereduetarako
joera. Latzena A ereduaren egoera da. Honek ez du legeek dioten helburua betetzen ezta
beteko ere. Galdera hau da: akabatu egin behar da ala hiltzen utzi? Lortu beharreko
mailak finkatuko balira guraso gehienentzat ez luke atraktiborik izango. Arazo bakarra
zera da: inmigranteen ghettoa bihurtzea eta politiko batzuek baza hori jokatzea.
Etorkinek, aukera badute eta inork ez badie kontrakorik aholkatzen, errazena omen dena
aukeratuko dute. Nire ustez A eredua edo hobetu behar da edo besteen abantaila sendotu
(zertifikazioak lortzeko posibilitatea…) baina dagoen moduan ghetto bat bihurtu
daiteke.
Garbi dudana zera da, galtzeko ez nukeela aldaketarik egingo. Oraingo egoeran baino
emaitza kaskarragoak lortzeko edo oraingoak mantentzeko ez nuke ezer aldatuko.
Aldaketak bai baina hobetzeko soilik.
HIRUGARREN HIZKUNTZA OZTOPO?
Euskal hezkuntza sistemak ezin dio gizartearen atzerri-hizkuntzaren eskariari uko egin,
hori da errealitatea eta ez dago atzerabueltarik. Gure seme alabek ingelesa, frantsesa eta
6
agian mandarin edo errusiera beharko dutelako lana aurkitzeko edo ikasteko. Eztabaida
honek kaltetu besterik ez luke egingo gaurko eredu indartsuenen matrikulazioa. Ez eta
ezin diogu uko egin beste arlo batzuetan ditugun gabeziak hobetzeari (eskolan dena ez
baita hizkuntza): zientzietan, kimikan edo geometrian kasu. Gainera dauden ikerketek
diote ez diola ingelesak euskarari inolako kalterik egiten eskoletan.
Denbora ez da dena hizkuntza baten irakaskuntzan. Gutxienezko denbora bat behar da
baina hona galdera: zenbat minutu egunean gertatzen dira gaur esanguratsuak
euskararen ikaskuntzan gure gaurko gela eta klaseetan?
Soluzioa metodologia fintzea da eta dagoen denbora optimizatzea, ingeleserako edo
zientziak indartzeko ere tarteak utziz.
ZERTIFIKAZIO BOLUNTARIOAK: MOTIBAZIO BAT GEHIAGO
Hezkuntza Sailak B2 mailaren ebaluazioarekin batera proposamen interesgarri bat
plazaratu zuen: hizkuntz zertifikazio boluntarioak DBH-n. Benetan ez da txantxetakoa
neurri honek eragin dezakeen hizkuntzekiko motibazioa.
Ikasleak ahal badu, DBH amaieran, bere ahalegina sarituko duen zertifikatu bat
eskuratu, eskolaz kanpoko epai-mahai batek emanda jakina, motibatua sentituko da eta
hizkuntza ikasteko beste arrazoi bat ikusiko du. Aurrerago EGA lortzea ere erraztuko
lioke gainera, seguru asko.
EBALUAZIOAREN GARRANTZIA
Hizkuntz ereduen arloan, hain zuzen ere, ebaluazio dezente egin izan dira eta egiten
dira, beti izan da kezka bat Sisteman. Ikusi nahi ez duenak ez du ikusiko baina
egindakoa hor dago eta ez da inoiz ebaluazioa utzi behar. Helburuak definitzen badira,
are inportanteagoa da ebaluazioa eta ikastetxeen eskuetan uzten bada ereduen
antolaketa, oraindik garrantzia gehiago hartzen du emaitzen eta eboluzioaren azterketa.
Hezkuntza Sistemarik inportanteenetan ministerioek gero eta autonomia gehiago
bueltatzen diete ikastetxe edo hezkuntza barrutiei baina helburuak finkatzen dituzte eta
urtero ebaluatzen dira emaitzak.
Ebaluazioen ondorioa zera da: ez da berdin euskara irakastea han edo hemen, baldintza
hauetan eta haietan, ikasleri mota honekin edo bestearekin. Beraz “kafea guztientzat” da
auzitan jartzen dena ebaluazioarekin. Gehien behar duenari gehiago eman beharko zaio,
nik uste, hizkuntzen irakaskuntzan ere. Horrek, gainontzeko eskola-errendimenduetan
bezala, erronka izugarri baten aurrean jartzen gaitu: baliabideen banaketa asimetrikoa.
Alderdiek izango dute hitza Legebiltzarrean baina aukera galdu bat izango litzateke
helburuei buruz hitz egingo ez balitz. Ezin da eredu berri baten “antolaketa” aurkeztu
helburuak markatzen ez badira, ereduak bitartekoak dira, zerbait lortzeko tresna.
Ikastetxeei ere autonomia eman nahi bazaie arlo honetan, are inportanteagoa da
helburuak ondo finkatzea eta ebaluatzea. Euskararako markatzen diren helburuak
baxuak badira, kontuan hartu gaztelania eta ingelesa konprometitzen ari direla erabaki
horretan. Ala maila altuagoa eskatuko dugu ingelesean euskaran baino?
Ez dakit aportazio hauek eztabaidarako balioko ote duten baina hori izan da nire asmoa
behintzat.

hIzkuntza ereduak


Hizkuntza-ereduei Buruz Hausnarketa
2006-03-13 / 07:00 / Erramun Osa IRAKASKUNTZA

Duela gutxi, Eusko Legebiltzarrak, 80ko hamarkadaz gero indarrean dauden hizkuntza-ereduak direla-eta, bi hizkuntza ofizialetan maila orotako konpetentziak bermatuko dituen eredu berri baten azterketari ekiteko, ahalik eta azkarren, praktikan jartzeko eta, eredu berria aplika dadin, irakaskuntzako legedia berritzeko eskatu dio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailari. Legebiltzarrean emandako eztabaidan, lehenago euskal gizartean ezagunak diren hainbat iritzi zein jarrera antzeman eta entzun izan ditugu, besteak beste, ereduen sistemak porrot egin duela, helburuak lortzeko ezgauza dela, eskola euskalduntzeko askiez dela eta abar luzea. Halaber, iritzi eta posizio oso desberdinetatik proposamena onartu dela kontuan hartuz, hartutako erabakia, ustezko, baina, proposamenaren alde egiteko oso arrazoi desberdinak baliatu direnez, egiazkoa ez den adostasun batetik abiatzen dela azpimarratzea komeni da.
Eskolak ez du euskalduntzen egiaren erdia da

Euskara indarberritze ahaleginean garrantzi handiko pausoak eman dira duda barik. Inguruabar horretan, hiztun kopurua gehitzeari dagokionez, helduen euskalduntzean, ikastoletan eta eskoletan egin den lana erabakigarria izan da. Gauzak horrela, eskolak euskalduntzen ez duela esatea sinplekeria da. Izan ere, argudio berari tiraka, eta euskaltegietatik igaro diren pertsona heldu andana kontuan hartuta, euskaltegiak ere pertsona helduak euskalduntzeko ezgauza direla ondorioztatu beharko genuke.

Ereduen bilakaeraren emaitzen irakurketa ezkorrik ezin egin liteke, nik uste. Izan ere, 80ko hamarkadara egin beharko genuke atzera egin dugun ibilbideaz balorazioa egin ahal izateko. Frankismotik atera berri, administrazioaren baitako eskoletan maisu-maistren gutxiengo batek zekien euskaraz, horietatik are gutxiago ziren kapaz euskaraz irakaskuntzan jarduteko, hainbat euskararen kontra azaltzen ziren, gainera, aldi berean, gizartearen gehiengo batek euskararen aldeko jarrera eduki arren, haien seme-alabak, gehiengo zabala ama-hizkuntza gaztelania zutenak, euskaraz heziz gero haien hezkuntza-garapenean arazorik izango ote zuten zalantza ere uxatu beharra zegoen. Ereduek, beraz, gatazkatsu zen egoera hori, adostasun sozial zabal baten bidez, bideratzeko abagunea eskaini dute.

Gurasoek eredu bat edo beste hautatzeko eskubidea izateak euskararen jardunaren inguruan borondateak praktikan batzea ahalbidetu du. Besteak beste, gurasoek, aukeratu ahal izan dutelako, eta ezarri ez den legez, kontra egoteko heldulekurik ez dute eduki. Era berean, eredurik euskaldunenetan matrikulatu arren, euskaraz emaitza onak izan zitezkeela eta antzeko ahaleginarekin hizkuntza bi gutxienez eskuratzeko modua egon daitekeela ere frogatu ahal izan da. Prozesu horrek, bide batez, A eredua desagertzeko bidean jarri eta eredurik euskaldunenak indartzea ekarri du, aldi berean, eskolan dabiltzan milaka profesional euskalduntzeko denbora eskainiz.

Euskararekiko mailari buruz, berriz, egungo gizarteak eskolari gauza asko eskatzen dizkio, baita gizarteak bereak dituen oinarrizko ahuleziak eta eiteak zuzentzea ere. Baina, eskola ez da ilargian, isolatuta dagoen zerbait. B edo D ereduan ikasi duten edo hala diharduen kurtso bereko askok zergatik dute, haien artean, horren gaitasun desberdina? Bada, horretan, etxeko hizkuntzak, familia-baldintzak (ekonomikoak, ikasketak eta abar), ingurune soziolinguistikoak, hizkuntzen arteko interferentziak, hizkuntzak eskuratzeko baliatutako metodologiak, hizkuntzarekiko hartu-emanak, harreman-sareak, euskaraz hitz egiteko dituzten egiazko aukerak eta abar luzeak eragina edukiko du, ala ez? Eta, esanak esan, euskaraz gaitasun apala izatea bera ere ez ote dugu hartu behar amaitu gabeko aurrerapausotzat, bururaino hartu beharreko erronkatzat?

Batzuek uste dutenaren kontra, euskara ezin du eskolak bere kabuz eta bere eragin hutsez indarberritu. Eskolak, azken urteetan, ur eskean dagoen lur idorrak bezala, gizartearen esku hartze are eragingarriagoa eskatzen dihardu euskararen biziberritze ahaleginean.
Testuinguru berria. Mehatxua ala erronka?

Euskarazko irakaskuntzak baditu bere pitzadurak, besteak beste, goi-mailako ikasketetan nola baita lanbide-heziketan urrats bizkorrak egiteko zailtasunak ditu, oso geldo doa, eta horrek, bestelako mailetan egindako pausoak inbutu batetik igarotzea ekartzen du, hasiera batean euskararekiko lortutako maila are gehiago apalduz. Bestelakoetan indarrak galdu gabe, egoera horri aterabidea bilatzeko ahaleginak biderkatu egin beharko lirateke.

Baina, horrezaz gain, 90eko hamarkadaz geroztik, atzerriko hizkuntzen eskuratze goiztiarra indartzeko ahalegina ere indartu egin da gure artean. Batzuek gertaera hau mehatxutzat dute, izan ere, euskara ganoraz jakin gabe ingelesarekin hasteak euskarari kalte besterik ez dakarkiola azpimarratzen dute; bestetzuek, ostera, Nafarroako Gobernuak esate baterako, ingelesaren eskuratze goiztiarra euskarari lekua kentzeko darabilte. Mundu globalizatu honetan, nonahi dabiltzan herritarrek komunikaziorako ez ezik enplegurako, promozio pertsonalerako ere hizkuntzak behar-beharrezkoak dituzte. Beraz, ez dago etorkizunari mugak jartzerik, etorkizun hurbileko herritarrak eleaniztunak izanen dira, bada, horren kontra jardun ordez, euskarari kalterik ekarriko ez dion eta haren indarberritzea bultzatuko duen eredu propioa garatzea da gakoa.

Eredu propio hori, nazioartetik, batez ere, datorren etorkinen etorrera kontuan hartuta eraiki egin beharko da. Izan ere, etorkinen integrazioa bultzatzea eta asimilazioa bilatzea ez dira gauza bera. Hortaz, haien hizkuntza eta kultura galdu gabe hemengoak diren hizkuntzak eskuratzeko modua bilatu behar izango da.
Egungo hizkuntza-ereduak ez dira sasoi batekoak

90eko hamarkadaz geroztik hirugarren eta laugarren hizkuntzak maila desberdinetan eskuratzeko tartea egiteak, nola baita, hirugarren hizkuntzarekin, jakintza-arloetako zenbait eduki lantzen aritzeak sasoi bateko hizkuntza-ereduak aldarazi ditu. Izenek badiraute, baina, izanak, ostera, ez. Beraz, izenak eta multzoak gorabehera, praktikan, hizkuntza-ereduen azpi-ereduak eratu direla azpimarratu behar da.

Era berean, umeen eskolatze adina murritzagoa izan ahala, besteak beste, euskararekiko gaitasunean eragingo duela azpimarratu behar da. Hari beretik tiraka, azken honek izango du bestelako eraginik ere. Izan ere, tokian tokiko euskararen aldaeren biziraupenean nola baita higaduran eragingo duelako, iraganetik datozkigun tokian tokiko aldaeren kopurua murriztuz, mendeetan pilatutakoa desagertzeko arrisku bizian jarriz. Gure herri honetan gertatzen ari den globalizazioak, eredu bateratuaren alde eta tokian tokiko aldaeren kontra ere jokatzen du.

Gauzak horrela, euskararen biziraupenarekin kezkatuta dabilenak hiru jardun-eremu kontuan eduki beharko ditu. Batetik, gela barruko jarduna hizkuntzaren erabilerara begira jarri beharko du, hots, haur eta gazteek hizkuntzei buruz zer dakiten baino, hizkuntzekin egiten dakitenari jarri beharko zaio atentzioa, adina eta erabilera-eremuak kontuan euskararen eredu estandarrari eta tokian tokikoari lekua, arnasa eskainiz, hizkuntzen arteko transferentziak areagotuz, arlo desberdinetako irakasleen artean oro har, hizkuntzetan ari direnen artean bereziki, metodologia orientabideak-eta konpartituz eta abar. Bestetik, haur eta gazteen motibazio eta jarreretan eragin ahal izateko, gelatik kanpo, baina, eskolaren espazioan, ahalik erabilera-eremu gehien atontzen ahalegindu beharko du. Azkenik, euskararen biziberritzea indartze aldera, eskolaren eta gizarteko bestelako eragileen arteko lankidetza espazioak areagotu egin beharko ditu.
Hizkuntza-ereduak bitarteko, ez helburu

Hizkuntza-ereduen egungo eztabaidan bi beldur azaleratzen ari dira. Euskararen biziraupena ahalbidetzetik edaten du batak, gaztelera ahultzen ari delako ustetik besteak. Hargatik, batzuentzat etorkizuneko aterabidea D eredu indartua izango litzateke, besteen kasuan, aldiz, B eredu murriztua eratu beharko genuke. Baina, eztabaida beste bat da, nik uste. Beldurrak eta aurreiritziak astindu egin behar dira. Zein dira bizi osorako hezkuntza planteamenduen jiran, derrigorrezko irakaskuntza amaitzen duen gazte batek gaztelaniari, euskarari, ingelesari eta laugarren hizkuntza bati (gure kasuan, frantsesari) buruz eskuratu beharko lituzkeen gaitasunak? Hori da funtsezko eztabaida, euskal gizartean lortu beharreko adostasun berriaren oinarria.

Gauzak horrela, derrigorrezko hezkuntza-sistemak hizkuntzekiko dituen azken helburuak komunak izatearen aldekoa naiz. Inguruabar horretan, ez naiz egun euskararekiko zein gaztelaniarekiko dauden helburuak apaltzearen aldekoa, nahiz eta derrigorrezko irakaskuntza amaitzean, gazte guzti-guztiek, askotariko arrazoiengatik, hizkuntza-maila bera izango ez dutela jakin, baina, helburuen xedea trakzio-indarra izatea ere bada. Halaber, gizarte baldintzak aldatu ahala, gure gazteek hizkuntzekiko dituzten gaitasunak hazi egingo direla ziur naiz.

Eskola nola baita ikastola bakoitza azken helburu horietara hurreratzeko modua, berriz, komuna ezin izan daiteke. Bakoitzak abiatzen den testuingurutik bidea egin beharko baitu. Testuinguru honetan, nazioarteko hezkuntza-sistemen emaitzak-eta erkatzean, sistema horien berdintasunak eta desberdintasunak gutxitan aitatzen dira. Alde horien artean, hezkuntza-sistema bakoitzak zenbait jakintza-arlo nola baita gaitasun lehenesteko eta ikastetxeek haien baliabideak haien hezkuntza-proiektuaren zerbitzura jartzeko duten autonomia aipatuko nituzke.

Azken helburuak, beraz, komunak, horietara iristeko bideak, aldiz, askotarikoak. Bi hanka, baina, beste bi ere falta dira; batetik, ikastetxe bakoitzak egitasmoa garatzeko behar duen autonomiak, tarteko helburuak lortzen direla ziurtatzeko nola zeinahi dela hezkuntza-sarea, desberdintasunak orekatzen laguntzeko, kanpoko ebaluazio sistema eratzea eta administrazioaren sostengua behar ditu; bestetik, prozesu hori antzina eramateko curriculum diseinuak berritu, irakasleen oinarrizko zein prestakuntza iraunkorrean urratsak egin, material berriak ekoitzi eta abar egin beharko dira. Horra hor bada, gure hezkuntza-sistema etorkizunarekin lotzeko oinarrizko abiaburuak.
Aurrera segitu beharreko estrategiaz

Egun batetik bestera aldaketak gertatzea zaila da hezkuntza munduan, horretarako baldintzak sortu egin behar baitira. Beraz, aldi berean bi estrategia bultzatzea zentzuzkoa izan liteke. Egun indarrean dauden hizkuntza-ereduak epe ertainean manten litezke, egungo pitzadurak (lanbide-heziketa eta abar) estaltzeko ahaleginak areagotuz. Bizkitartean, eta epe ertainean planteamendu berria gorpuzteari dagokionez, hala nahi duten ikastolekin, eskola publikoekin eta pribatuko bestelako ikastetxeekin eratutako talde-pilotua osa liteke, horiek egin beharreko bide berrian bide-egile suerta litezke, gainerakoentzat jarraibideak-eta eskainiz, sistema osoa baldintza eta irizpide berrietara egokitzen joateko denbora eta aukerak eskainiz.
Maratoiaren bukaerara iristeko gonbita

Gutxiengo batek hitz egiten duen gutxiagotutako hizkuntza baten indarberritzeaz dihardugunean, gizartean eraldaketa esanguratsuak gertatzeaz dihardugu, halakoak, ostera, ez dira epe laburrean gertatzen, horretarako adostasun zabala, denbora, kemena eta ahalegin iraunkorra behar dira. Gauzak horrela, hizkuntza-ereduak direla-eta abiarazitako eztabaida gaurko zein bihar-etziko herritarren hezkuntza beharrei erantzutearen zerbitzura jarri behar da, hori ahalbidetzeko hezkuntzak izango dituen helburuak birdefinituz, jarraibideak eguneratuz, administrazioak hezkuntza sistema osoaren -ez bereak diren ikastetxeena soil-soilik- ardura daukala jokatuz eta abar.

Kontuz, beraz, itolarria eragitearekin, hasieran azkarregi doazenak maratoiaren azkenera ez baitira beti iristen. Inguruabar horretan, segitu beharreko bidean asmatzen badugu, euskararentzat nola baita gainerako hizkuntzentzat aukera berriak irekiko ditugu, bizikidetzan ekarpen erabakigarria eginez, baina, asmatu ezean, itzuri egiten zaila izango litzatekeen dinamika abiaraziko genuke, eta euskararen indarberritzeari dagokionez …, bada, desio horri galdera-ikur handi bat erantsiko genioke.

(ERRAMUN OSA IBARLOZA Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioaren Hizkuntza arduraduna da)

Erramun Osak erabili.com-en argitaratutakoak (ikusteko gainean sakatu)

* Ikastolen hizkuntz proiektua zehazteko oinarriak
* Haur eskoletan zein euskara?
* Ahozkotasuna eremu ez-kurrikularrean
* Ikastolen hizkuntz proiektua ahozkotasunaren helduleku
* Euskara irabazpide
* Ikastetxeetan euskararen erabilera indartzeko planak EBPN udal-ereduekin uztartzea
* Batzuen aurpegia
* Ereinaldia