EAJk hizkuntza ereduen auzia nola kudeatu azaldu dio Celaari
Hizkuntzarekin zerikusia duten arloetako eragile guztiak «bat etortzea» beharrezkoa dela argitu dio EAJk Lakuako Hezkuntza sailburu Isabel Celaari. Gainera, gurasoek euren seme-alabek zein hizkuntzetan ikasi behar duten erabakitzeko «eskubide absolutua» ez dutela argitu dute, ikasleen elebitasuna ere bermatu beharrekoa delako.
p014_f02.jpg
GARA | BILBO
EAJko parlamentari Arantza Aurrekoetxeak atzo eginiko agerraldian azaldu zuenez, seme-alabek zein hizkuntzetan ikasiko duten erabakitzea ez da gurasoen «eskubide absolutua». Izan ere, BBBko kidearen hitzetan «ikasleak derrigorrezko hezkuntza zikloa amaitzean, euskara eta gaztelania ezagutzeko duen eskubide eta betebeharra ere kontuan izan behar da».
EAEko hizkuntza ereduen erreformaren aurrean, Aurrekoetxeak eskatu zuen hori «kontu handiarekin», «aurrera begira» eta «askatasunarekin» egiteko. EAJko legebiltzarkideak azaldu zuenez «dagoen lekuan egonda ere, herritarrek euskaraz egin ahal izatea ahalbidetuko duen hizkuntza politikak behar dira». Haren ustez, «hezkuntza sisteman egiten den edozein aldaketa, euskararen garapena bermatzera zuzenduta egon behar da».
«Bat egitea beharrezkoa»
Gainera, irakaskuntzako hizkuntza nagusia euskara izan behar dela nabarmendu zuen Aurrekoetxeak, «gaztelania erabiliz gero, euskararen zabaltzeari mugak jarriko zaizkiolako». Era berean, «edozein aldaketa egiteko, hezkuntza sistema osatzen duten sentsibilitate guztiek bat egin behar dute, aurrera begiratzea ezinbestekoa baita», gaineratu zuen.
Iragan ekainaren amaieran euskararen gainean aritu ziren Lakuako Kultura sailburu Blanca Urgell eta Hezkuntza sail- buru Isabel Celaa.
Orduan, hizkuntza politikaren «gatazka» amaitu nahi zutela, eta horretarako «guztien adostasuna» bilatuko zutela adierazi zuten.
Celaak aitortu zuen A ereduan aritzen diren ikasleen euskararen ezagutza maila «ahula» dela. Hala, egungo hezkuntza ereduak elebitasuna bermatzen ez duela-eta, Celaak A ereduan hainbat aldaketa egingo zituela azaldu zuen, zein aldaketa izango ziren zehaztu ez bazuen ere.
EAJk egungo Hezkuntza Sailak egitekoa duen erreforma kritikatu badu ere, aurreko legegintzaldiaren amaieran talde honek aurkeztu zuen hizkuntza ereduen erreformaren proiektuak berak aurkako iritzi asko izan zituen.
Hizkuntzaren arloko hainbat eragile bildu zituzten proiektua aurkezteko. Orduan, ELA, LAB zein STEE-EILAS sindikatuetako kideek «euskalduntzea urrun» uzten zuen proiektua zela hura argudiatu zuten.
KODALY METODOA
Hace 13 años
Celaa-k ddenok dakigu zer egingo duen, A eredua babesstu eta D ereduaren aurka egin eredu trilinguearen publizitatea eginez. Dena farsa bat da...
ResponderEliminar