delicious

Creative Commons License
Esta obra está bajo una licencia de Creative Commons.

miércoles, 2 de diciembre de 2009

> A ereduak maila guztietako matrikulazioetan ikasleak galdu ditu eta D eredua maila guztietan finkatu da. Horixe da Euskal Estatistika Erakundeak, Eustat-ek, EAEn 2004-2005 ikasturteari dagokion eskola-jarduerari buruzko estatistika aztertuta ondorioztatu duen datua.
> Eustat-en datuen arabera, 2004-2005 ikasturtean 435.554 ikaslek aukeratu zuten araubide orokorreko nahiz bereziko ikasketaren bat egitea Euskal Autonomia Erkidegoan. Horrela, aurreko urtekoarekin alderatuta matrikulazioak % 1 igo ziren. Ikasle horien artean, 329.947k (% 75) Haur, Lehen eta Bigarren hezkuntzak egin zituzten; 72.394k (% 17) unibertsitateko ikasketak eta, azkenik, 33.213k (% 8) araututako irakaskuntza bereziak (hala nola: dantza, musika, arte eta lanbideak, kirola eta hizkuntzak).
>
> Hiru lurraldeetan hazi zen izena emandako ikasleen kopurua, batez ere Araban (%3,5), gero Gipuzkoan (%1,7) eta, azkenik, Bizkaian (hazkunderik txikiena, %0,3).
>
>
> **D eredua nagusi DBH arte**
>
>
> Hizkuntza ereduei dagokienez, araubide orokorreko unibertsitate aurreko ikasketak batera hartuta D eredua da, erabat euskarazkoa alegia, nagusitzen dena. EAEn 2004-2005 ikasturtean Haur Hezkuntzatik (HH) hasi eta Zereginen Irakaskuntza bitartean matrikulatu ziren 310.624 ikasleetatik 162.205ek (% 52,5) ikasi zuten D ereduan. A eredua (gaztelania nagusi duena) kokatu zen bigarren tokian, 74.811 (% 24) ikaslerekin, eta B eredua (euskara eta gaztelania parekatuta) hirugarrenean, 71.792rekin (% 23). X ereduan, euskararen presentziarik ez duena, 1.816 (% 0,5) ikasle matrikulatu ziren.
>
> Lehenengo mailetan, Haur Hezkuntzan (% 64), Lehen Hezkuntzan (% 55) eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan (DBH, % 47), D eredua nagusi izan zen egindako matrikulazio guztien artean. Aitzitik, Batxilergoan, 10 ikasletik 5ek ikasketak gaztelaniaz egitea erabaki zuten. Lanbide Heziketan A eredua nagusitu zen joan den ikasturtean, ikasleen % 83arekin; eta soilik ikasleen % 15ak aukeratu zuten D eredua hezkuntzaren esparru horretan. Ondorengo taula grafikoan ikus daitezke EAEn iazko ikasturtean hizkuntza ereduen arabera izandako matrikulazio datuak:
>
>

>
> Azken bost urteetan zehar maila ezberdinetan eman diren aldaketak aztertuz gero, honako datuak lortzen ditugu: A ereduak maila guztietako matrikulazioetan ikasleak galdu ditu baina D eredua maila guztietan finkatu da. Ondorioz, ikasketak euskaraz egiteko aukera pixkanaka hedatzen ari dela esan dezakegu, eta batez ere hezkuntzako lehenengo mailetan (Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan) areagotuz doala.
>
>
> **Lurraldekako datuak**
>
>
> EAEko hiru lurralde historikoetako datuak alderatuz gero, hirutik bitan, Gipuzkoan eta Bizkaian alegia, D eredua da hiru ereduen artean nagusitzen dena. Gipuzkoan D ereduaren ezarpena oso zabala da, unibertsitate aurreko hezkuntza maila guztietan ari diren ikasleen % 67a baitago eredu horretan eskolatua. Bizkaian ere D eredua agertzen zaigu beste bien aurretik, baina hemen eredu euskaldunenean eskolatutakoen kopurua ikaslego osoaren erditik behera (% 47) kokatu zen iaz.
>
> Hiru lurraldeen artean euskal hiztunen kopururik txikiena duena da Araba, eta hezkuntzako hizkuntza ereduei erreparatuta ere gaztelaniazkoen tiradizoa nagusi da bertan. Araban A eredua beste bien aurretik ageri da eta D eredua bigarren tokian, ikaslegoaren % 33 eskasekin. B ereduari dagokionez, Araban eta Bizkaian hirugarren tokian kokatzen den bezala, Gipuzkoan bigarrena da. Azken lurralde honetan A ereduaren presentzia beste bietan baino askoz txikiagoa da (% 11).
>
> Ondorengo koadroan ikus daitezke lurraldekako hizkuntza ereduen araberako ikasleen banaketa:
>
>

ArabaBizkaiaGipuzkoa
Guztira45.249160.038105.337
A eredua16.41346.66111.737
B eredua13.93235.67022.190
D eredua14.90475.89171.410

No hay comentarios:

Publicar un comentario